| 31/07/2008 |
EUSKADIKO TRAINERU TXAPELKETA (Lekeitio) |
| |
|
EUSKADIKO TRAINERU TXAPELKETA
Lekeition , Uztailaren 31an
I. PARTAIDEAK
1. Atala 2008ko uztailaren 31an Lekeitioko estropadetako esparruan, Arraunketako Euskal Federakundearen XXIII Trofeoa eta Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko dira, Arraunketako Euskal Federakundeak eta Isuntza Arraun Elkarteak antolaturik. Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletarako Sailordetza babezlea izanik eta Lekeitioko Udala laguntzarekin.
2. Atala Tripulazio bakoitzak proba honetan parte hartzeko Arraunketako Euskal Federakundearen bidez egindako baimena edo lizentzia derrigorrez izan beharko du 2008 urterako, inskripzioa egiten duen taldearen bidez.
3. Atala Iskripzioa egiteko Arraunketako Euskal Federakundeak dituen orri ofizialak erabiliko dira eta hauekin batera arraunlarien fitxak bidaliko dira. Baldintza hauek beteko ez balira, inskripzioa ez da ontzat emango.
4. Atala Inskripzio orrian talde bakoitzeko titularreen izenak jarriko dira eta araudiak agintzen duen ordezkoak.
5. Atala Inskripzio aktan estropadan zehar jantziko duten kamisetaren kolorea aipatuko da, irteeran baldintza hau beteko ez balitz tripulazioa ez litzateke onartua izango.
Txapelketa honetarako inskripzioa egiteko epea uztailaren 27an.
6. Atala Txapelketa honetan Arraunketako Euskal Federakundearen Estropadetarako Arautegia erabiliko da.
7. Atala Txapelketa honetan parte ahal izango dute Bizkaiko Traineru Txapelketako lehenengo lau onenak, Gipuzkoako Traineru Txapelketako lehenengo lau onenak. Talde bakoitzak parte hartuko du traineru bakarrarekin.
Txapelketa jokatuko bi txandetan eta txanda bakoitzean lau ontziekin.
Txanden eraketa holaxe egiten da: alde batetik Gipuzkoako eta Bizkako Txapelketako lehenengo eta bigarrena eta bestetik Gipuzkoako eta Bizkako Txapelketako hirugarren eta laugarrena.
Lehen txandan 3. eta lau. sailkatu diren lurraldeetako txapelketetan. Eta bigarrent xandan 1. Eta 2. sailkatu diren lurraldeetako txapelketetan.
Bi txandak bai trofeoa eta baita txapelketa ere jokatuko dute.
II. ONTZIAK
8. Atala Estropada hauetan erabiliko diren traineruen pisua, neurriak eta gainontzeko ezaugarriei dagokienez, A.E.F.k dituen arauak hartuko dira.
9. Atala Erakuntzak pisagailua uztailaren 31an, goizeko 10,30etatik aurrera Isuntzako Pabiloian prest izango du norberak bere ontziaren pisua egiazta dezan.
Ontzien pisualdiak txanda bakoitzaren bukaeran eta zozketaz egingo dira.
III. ESTROPADAK
10. Atala 2008ko uztailaren 31an, eguerdiko 12,30etan estropadak hasiko dira.
Bi txandeetako denborarik onena txapelduna izango da, bigarrena txapeldunordea, hirugarre hirugarrena eta laugarrena Trofeoaren irabazlea izango da.
11. Atala Estropadek ibilbide hau izango dute:
5.556 m., Lau luze eta hiru ziaboga.
12. Atala Balizen zozketa ordezkarien bileran egingo da.
13. Atala Txanden irteerak, jarrita dagoen ordutegiarekin emango dira eta tripulazio edo tripulazioak 5 minutu lehenago irteerako lerroan ez badaude, irteera beraiek gabe eman ahal izango da.
14. Atala Erakuntzak larrizko kasuentzat prest izango du Salbamendu eta Sorospeneko behar diren laguntzak.
15. Atala Euskadiko txapelketan bi lehengoak, eta aurretik uko ez badiote egin, Estatuko txapelketan jokatzeko sailkatuko dira.
IV. ERAKUNDEAK
16. Atala Antolatzaile Batzordea osatzen dute Federazioko Presidentea edo ordezkatzen duen Zuzendaritzako kidea, Zuzendaritzako kide bat eta Isuntza Arraun Elkarteko kide bat.
V. SARIAK
17. Atala Trofeo, Ikurrina eta dominen banaketa estropada bukatu bezain laster egingo da, Ikurriña estropada eremu inguruan eta dominak eta trofeoak Lekeitioko Udaletxeko Plazan estropada bukatu ondoren
18. Atala Arraunketako Euskal Federakuntzaren XXIII Trofeoaren irabazlearentzat KOPA.
Euskadiko txapelketan lehenengo sailkatuentzat Ikurriña eta URRE koloreko domina.
Euskadiko txapelketan bigarren sailkatuentzat ZILAR koloreko domina.
Euskadiko txapelketan hirugarren sailkatuentzat BRONTZE koloreko domina.
19. Atala Arraunketako Euskal Federakundeak honako laguntzak banatuko ditu. Arraunlari bakoitzari 10,22 € eta 0,02 €/Km. emango zaio dieta moduan, eta taldeei 0,08 €/Km./atoia.
20. Atala Txanda bakoitzeko talde batek, zozketaz, eraman behako du kamara txiki bat. Besteek eraman beharko dute zama kamararen pisu berdinarekin.
21. Atala Estropada honetan parte hartzearekin zerak suposatzen du, partehartzaileek araudi hau onartzen dutela.
Erregelamendu honetan aipatzen ez denarekin Arraunketako Euskal Federakuntzaren Zuzendaritzaren erabakiarekin izango da.
|
|