1 30/01/2009
2 09/01/2009
3 09/01/2009
4 Arraunketako Euskal Federakundearen Hauteskundeak 09/12/2008
5 EUSKADIKO TRAINERU TXAPELKETA (Lekeitio) 31/07/2008
6 Euskadiko Outriggers Txapelketa 22/06/2008
7 EUSKADIKO TRAINERU TXAPELKETA 31/07/2007
8 EUSKAL ARRAUN FEDERAKUNDEAREN 2007KO EGUTEGI ELEKT 29/06/2007
11 Zenbat berriak

20/04/2008 Euskadiko Batel Txapelketa 2008
   






EUSKADIKO BATEL TXAPELKETA

I. PARTAIDEAK

1. Atala 2008ko apirilak 19 eta 20an Pasai San Pedroko estropadetako esparruan, Arraunketako Euskal Federakundearen XXIV Trofeoa eta Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dira, Arraunketako Euskal Federakundeak antolaturik eta Sanpedrotarra Arraun Elkartea. Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletarako Sailordetza babezlea
.

2. Atala Tripulazio bakoitzak proba honetan parte hartzeko Arraunketako Euskal Federakundearen bidez egindako baimena edo lizentzia derrigorrez izan beharko du 2008 urterako, inskripzioa egiten duen taldearen bidez.

3. Atala Iskripzioa egiteko Arraunketako Euskal Federakundeak dituen horri ofizialak erabiliko dira eta hauekin batera arraunlarien fitxak bidaliko dira. Baldintza hauek beteko ez balira, inskripzioa ez da ontzat emango.

4. Atala Inskripzio orrian talde bakoitzeko titularreen izenak jarriko dira eta araudiak agintzen duen ordezkoak, %50aren aldaketa bakarrik onartuko da araudiak dioen bezelaxe, kanporatzeko den estropadatik azkeneko estropadara, bai A.E.F.ren Trofeoan eta Euskadiko Txapelketetan ere.

5. Atala Inskripzio aktan estropadan zehar jantziko duten kamisetaren kolorea aipatuko da, irteeran baldintza hau beteko ez balitz tripulazioa ez litzateke onartua izango.

Txapelketa honetarako inskripzioa egiteko epea apirilak 16an itxiko da. Inskripzio orriak bai faxez edo korreoz (elektroniko edo posta) ahal da egin.

6. Atala Lemazainek beren ozdezkariarekin apirilaren 19an, arratsaldeko 15,30etan, pisaketara jo behar izango dute. Pisugailua, epaileen etxolan egongo da. Erregutuz, lemazainek ez badute beren pisua ematen, gizonezko gazte eta senior kategorian 55 Kg, eta nesken gazte eta absolutuan 50 Kg., bere lastrarekin etor dadin.

Kontutan izan, lastraren pisu gehienezko onartua 10 Kg.koa dela.

7. Atala Derrigorrezkoa da haur partehartzaile eta lemazain kadetentzat sorospen txalekoak erabiltzea

8. Atala Txapelketa hauetan parte hartzea libre da, talde bakoitzak parte har dezake mail bakoitzean txalupa batekin.

9. Atala Estropada hauetan A.E.F.k duen arautegia erabiliko da.

II. ONTZIAK

10. Atala Estropada hauetan erabiliko diren batelak pisua, neurriak eta gainontzeko ezaugarriei dagokienez, A.E.F.k dituen arauak hartuko dira.

11. Atala Erakuntzak pisagailua apirilaren 19an arratsaldeko 15,00etatik aurrera eta apirilaren 20an goizeko 9,00etatik aurrera prest izango du norberak bere ontziaren pisua egiazta dezan.


III. ESTROPADAK

12. Atala 2008ko apirilaren 19an, arratsaldeko 17.30etan mail desberdineko kanporaketak hasiko dira..

2008ko apirilaren 20an, goizeko 11,30etan Trofeoetarako eta Txapelketetarako estropadak hasiko dira.

Apirilaren 19ean, arratsaldeko 16,00etan eta Pasai San Pedroko Arrantza Kofradiaren egoitzan ordezkarien bilera egingo da.

Apirilaren 20an, goizeko 10,00etan eta Pasai San Pedroko Arrantza Kofradiaren egoitzan ordezkarien bilera egingo da.


13. Atala Estropadek ibilbide hau izango dute:

 Etorkizuneko Neskak, bi luze eta ziaboga bat, 1000 m.
 Emakumezko Gazteak, lau luze eta hiru ziaboga, 2000 m
 Absolutu Neskak, lau luze eta hiru ziaboga, 2000 m.
 Haurrak, bi luze eta ziaboga bat, 1000 m.
 Kadeteak, hiru luze eta bi ziaboga, 1500 m.
 Jubenilak, lau luze eta hiru ziaboga, 2000 m.
 Seniorrak, lau luze eta hiru ziaboga, 2000 m.

14. Atala Txanden eraketa eta balizen zozketa Apirilak 19an, ordezkarien bileran egingo da..

15. Atala Txanden irteerak, jarrita dagoen ordutegiarekin emango dira eta tripulazio edo tripulazioak 5 minutu lehenago irteerako lerroan ez badaude, irteera beraiek gabe eman ahal izango da.

16. Atala Erakuntzak larrizko kasuentzat prest izango du Salbamendu eta Sorospeneko behar diren laguntzak.

17. Atala Larunbateko estropadetan, mail bakoitzeko lehen lau denbora onenek Euskadiko Txapelketetan jokatuko dute. Segidan dihoazte beste lau denbora onenek Arraunketako Euskal Federakuntzaren XXIV Trofeoan jokatuko dute.

18. Atala Euskadiko txapelketetan, maila guztietako bi lehenak , eta aurretik uko ez badiote egin, Estatuko txapelketan jokatzeko sailkatuko dira.

Edozein taldeak ez badu asmorik Espainako Txapelketara joateko, Pasai San Pedroko Arrantza Kofradiaren egoitzan egingo den ordezkarien bileran bere ezetza adierazi beharko du apirilaren 19an.


IV. ERAKUNDEAK

19. Atala Antolatzaile Batzordea osatzen dute Federazioko Presidentea edo ordezkatzen duen presidenteordea, A.E.F.ko Zuzendaritzako kide bat eta idazkaria. Hau osatuko da apirilaren 19ean ordezkarien bileran


V. SARIAK eta DIRU LAGUNTZAK

20. Atala Trofeo, Ikurrina eta dominen banaketa estropada bukatu bezain laster egingo da Sanpedrotarra Arraun Elkarteko egoitzan.

21. Atala Arraunketako Euskal Federakuntzaren XXIV Trofeoaren, maila guztietan, irabazlearentzat KOPA.

Euskadiko txapelketan lehenengo sailkatuentzat, maila guztietan, Ikurriña eta URRE koloreko domina.

Euskadiko txapelketan bigarren sailkatuentzat, maila guztietan, ZILAR koloreko domina.

Euskadiko txapelketan hirugarren sailkatuentzat, maila guztietan, BRONTZE koloreko domina.

4. sailkatua txapelketetan, mail guztietan, trofeoa.

22. Atala Arraunketako Euskal Federakundeak honako laguntzak banatuko ditu. Finaletarako geratzen den arraunlari bakoitzari 10’22 € eta 0’02 €./Km. emango zaio dieta moduan, eta taldeei 0.18 €./Km./atoia.

Kanporaketetan parte hartzen dutenei 0.04 €./Km./arraunlari bakoitzari emango zaio, eta taldeei 0.18 €/Km./atoia lehenengo hamabiei.

23. Atala Estropada honetan parte hartzearekin zerak suposatzen du, partehartzaileek araudi hau onartzen dutela.


Trintxerpeko ontziralekua prest egongo da ontzien ontziratze eta lehorreratzeko



Donostian, 2008ko Martxoa.
+Paseo de Anoeta s/n DONOSTIA arrauna@arrauna.org
   
  TEL 943 45 18 91